Hitz polit bat oparitu digu Josebak: Kilokotxo

Hitz polit bat oparitu digu Josebak: Kilokotxo

2010-02-28 — 2220.zenb.ko ARGIA astekarian Joseba Barandiaranek idatzia:

“Izenak eta hitzak nondik nora sortzen diren eta daramatzagun, beti iruditu zait gai deigarria.

Adibidez, pertsona izenen kasuan, Hegoaldean, nola erabaki behar izaten duen Euskaltzaindiak Joar bat edo Amets bat neska ala mutila (soilik!) izango den. Hitzen kasuan berriz, azkenaldian gehienak gailu teknologikoen bidez heltzen zaizkigu; izan DVD, Airbag, Ipod edo Software bezalakoak; baita “dei galduak” eurak ere, egungo zentzu ezagunean segapotoek (!) ekarri dizkigutenak. Baina ederragoak dira, nabarmen, Andu Lertxundiri “lurmendu” hitzaz edo “ojalietan egon” esamoldeaz irakurriak; edo, berrikiago, Piter Ansorenak “txutxupe” hitzaz azaldutakoak.

Bada, nago gure txikia hitz batez erditu berri ote den, hiru urte besterik ez dituela. Txoko honetan uzten dizuet opari: hitza “kilokotxo” da eta “maite zaitut eta maita nazazu” esan nahi du aldi berean; elkarrenganako maitasun aldarri galanta. Berez Porrotxen “baina nik mimotxoak behar ditut, Pirritx!” leunaren parekoa, baina laburretik. Hitz itzela. Kilokotxo.”

Uxue, hitzen jostun jostaria

Uxue, hitzen jostun jostaria

Uxue Alberdik, sentimenduak hitzen hariz josteko duen abilezia txundigarriz, bertso sorta ederra eskaini zion Ane Piratari. Hau da lehena:

Zer da beldurra? Zer da denbora?
Zer, kimioa tantaka?
Zure ohea barku bihurtu
belak zabaldu ta hanka!
Koloretako zapia jantzi,
lotu egurrezko hanka,
tira sokari, igo mastara,
eman haizeari branka…
mundu berrien bila joan zaigu
maitasunaren pirata.

Gainontzeko bertsoak irakurtzeko, klikatu argia.comen.

Aramaioko 5 urteko gelakoak, Porrotxekin

Aramaioko 5 urteko gelakoak, Porrotxekin

Joan den astean Aramaioko Eskolako lagunei bisitan joan zitzaien Porrotx. Ederki pasa zuten guztiek pailazo bihurtuta!

Porrotx oso kontent itzuli zen etxera, bere biboteari ere kantatu baizioten aramaioarrek.

Aiaraldeainfoko lagun kutxiflusek pailazook Amurrion eta Urduñan eskainitako saioen inguruko bideotxo bat osatu dute. Aiaraldeko eskualdea Laudiok, Amurriok, Urduñak, Orozkok, Okondok, Aiarak, Artziniegak, Arakaldok eta Arrankudiagak osatzen dute.

Laster batean martxan izango dute aiaraldea.com komunikazio leiho berria ere, kolorea emanaz Euskal Herriari.

Aupa Aiaraldea!

Txikiek eta ez hain txikiek aukeratu dute aurtengoan gure mozorroa inauterietan. Eskerrik asko Irrien Lagun guztioi!

Bai poiltak eta maitagarriak Eibarko Pirritx eta Porrotx!

Eibarko Porrotx, sukaldean dantzan

Eibarko Porrotx, sukaldean dantzan

Eibarko Pirritx-pinpirin

Eibarko Pirritx-pinpirin

Orrialdeak denera: 912345»...Last »