Kaleratu berri dugun Piratak DVDan, bada Donostiako piraten inguruko erreportaje bat: ‘Donostiako piratekin abant!’ Aste Nagusian egunpasa ederra egin genuen pirata txiki eta handiekin batera, Donostiako badian. Erreportajearen amaieran azaltzen den klipa da hemen ikus dezakezuena. Azpimarratzekoa da Bermeoko Aita Guria baleontzian Patakon pirataren larrutan ederki sartu zen Aitor Gorosabelen (Su Ta Gar) partehartzea. Gora Patakon! Daukanari kendu eta ez daukanari emon!

Erantzun bat

  1. gari(e)k dio:

    Gora patakon! daukanari kendu ez daukanari emon!
    Aitor Gorosabel kantauriko pirata da aspalditik baina ikusten da patakonen papera guztiz sinesten duela!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.