Aminetu Haidar, azken hilabetean guztion ahotan ibili den izena da. Nahiz gorputza ahulduta gurpildun aulkian izan, aurpegia irrifartsu erakutsi digu azkenera arte, koloretako oihaletan bilduta. Emakume sahararra bere kolorea munduari oparitu nahi dion herri baten irudi bilakatu da. Mendebaldeko Saharak Marokogandik aske bizi nahi du, baina Marokok ez du hau ulertzen. Hiru hamarkadatan bizirik dirauen gatazkarekiko nazioartea apur bat ardura dadin lortu du Aminetuk, sahararren jarduna ahanzturatik esnatzea. Etxekoen goxotasunean da orain, eta argi du osatutakoan lanean jarraituko duela, herri handiek txikiagoei leku egin diezaien. Gora herriak! Gora koloreak!
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2009ko Abenduak 20
Nik, txiki-txikia naizenez, ez dut ulertu zergatik egin duen Aminetuk gose-greba. Ez dakit guk ulertzeko moduan esplikatu duten. Argaltzeko ez du egin, ezta?
2009ko Abenduak 20
Apur bat handixeagoa zarenean azalduko dizugu etxekook, irakasleek eta pailazook ere, maitea! Batzutan handiei ere hitz egiten diegu sudur-gorriok, iruzkin honetan, adibidez.
Bitartean, pozik bizi! Gora irriño ttiki-handiak!