![P1000195[1] Pailazo taldeko kideak Atzegiko lagunekin aldagelan](http://www.katxiporreta.com/wp-content/uploads/P10001951-300x225.jpg)
Pailazo taldeko kideak Atzegiko lagunekin aldagelan
Atzegi Elkarteko ikus-entzunezkoen taldea gure pailazo taldeari buruzko erreportaje bat grabatzera etorri zen Azpeitira, bertan saioa genuela baliatuz, joan den urtarrilaren 30ean.
Porrotxek eta Mari Mototsek haien galdera-sortari erantzun genion. Tartean bazen galdera kuriosorik ere, ea haiengandik lastima sentitzen ote genuen, esaterako: Lastima? Nola sentitu errukia edo pena, irririk zabalena duten neska-mutilekiko? Koloretako mundua maite dugula diogu beti, eta Atzegiko lagunek kororea ematen diote gizarteari, distira berezi bat. Bakoitzak duenetik ematen du, eta gurekin izan ziren lagunek zer erakutsi eta irakatsi badutela ederki frogatu ziguten arratsalde hartan. Elkarrizketa amaituta, gurekin batera oholtza gainean Maite Zaitut abes eta dantza zezaten eskatu genien, eta gustura onartu zuten gure gonbidapena, bai ongi gorputza astindu ere, 1200 lagunen aurrean!
Goiko imajinak erreportajearen making off-a dira, hau da, haiek lanean ari zirela gure taldekideek hartutako irudiak.
Zorionak guztiagatik, eta zorionak zuen lanagatik, plazer handia izan da zuekin arratsalde-pasa egitea!
Eta bideoa bukatutakoan merienda antolatuko dugu!
MAITE ZAITUZTEGU, KATXIPORRETA!
![P1000194[1] Grabaketako une bat](http://www.katxiporreta.com/wp-content/uploads/P10001941-300x225.jpg)
Grabaketako une bat
![P1000191[1] Lanean](http://www.katxiporreta.com/wp-content/uploads/P10001911-300x225.jpg)
Lanean
2010ko Otsailak 11
Malko bat atera zait edertasunaren alde, bere alde guztietan, aupa!
2010ko Otsailak 22
Zeinen politak zareten guztiak! Oso profesionalak eta langileak. Zorionak!!
Muxu handi bat guztioi (Bereziki Julen Arcasi! Eskolan ikusiko dugu elkar…)
2010ko Martxoak 7
Kaixo, Xabier dut izena, Amurriokoa naiz eta bi urte beteko ditut datorren astean. Aita laguntzen ari zait hau idazten, ni teklatuan oso mantso nabilelako oraindik (edo “azkarregi” ere, aukeran, aitak dioenez, jajaj). Oso gustora ikusten dut bideo hau, eta bukatu guztietan “Eiz, atta” (”Berriz, aita”) esaten diot. Musika ikaragarri gustatzen zait, eta agertzen diren pertsonak ere bai, oso begikoak eta oso jatorrak. Nire ama Perukoa da, eta ez daki euskaraz, horregatik aitak itzuliko dio hemen diodana, baina seguru nago oso gustoko izango duela, zeren amatxu psikologoa da eta adimen urriko pertsonekin lan egiten du eta beti kondatzen digu nolako gauza politak eta maitekorrak ikusten dituen bere laneko pertsonekin. Agur eta eskerrik asko.