Atzo, azaroak 26, gure azken lanak aurkeztu genituen Donostiako Elkar Megadendan: Piratak DVDa, ikuskizunaz gain, erreportaje interesgarriak dituena, etxeko pirata handi zein txikientzat. Irrien Lagunak CDa, hogeina ipuintxo eta abestiz osatua: ikasturteko hogei bizipen kontatu eta kantatu ditugu bertan. Maitasunez ikasutakoa ez dugu sekula ahaztuko. Izenburu bera du, Irrien Lagunak, gure IKUSKIZUN berriak. Aurtengoan zuzeneko musika eskainiko dugu, Xabier Zabalak eta Idoia Uraldek lagunduta.
Aurkezpenean izan zen Hik Hasi aldizkari pedagogikoko kide den Arantxa Urbe ere. Honek El Secret de la Lluna proiektua azaldu zigun: Ilargiaren Sekretua filma eta honekin batera landutako Begiradaren Heziketa lana katalanez ekoitziak izan dira.
Hau guztia Berastegiko eskolako ume txintxurriek lagunduta egin genuen. Eskerrik asko, maiteak!
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2009ko Azaroak 27
Porrotx eta Mari Motots sebillanak dantzatzen… ikusgarria! Baina, gure musikari serio-demonio hori koloretako jantzi horrekin…. uau, uau, uau, uau! Xabieeeeerrrrrtxooooo, munstroa bat zeaaaaaaa!
Moa eta pa!
2009ko Azaroak 27
Aurtengoan pailazoak Xabier Zabala eta Idoia Uraldek zuzeneko musikaz lagunduta gatoz! Hau bai pagotsa! A ze bi musikari, gainera polit eta maitagarri!…
Zu ere maite zaitugu, Josi!
2009ko Azaroak 29
pirritx zaindu zaitezte
hirukote
errotxapeatik pila,pila muxu
etorri dantza egitera. gurekin
4 urte daukat eta asko maite zaituzte
mari motots maite zaitut asko
nire izena iraia da eta nire anaiarena aiur
2009ko Azaroak 29
Aupa, Iraia, Aiur eta konpainia! Guk ere Saturnoraino maite zaituztegu!
2009ko Azaroak 29
Kaixo pailazo maitagarriak.
Zoriondu nahi nizueke zuen lanengatik, hobeto ezin dezakezute egin, handienak zarete!!!!. Nik bi seme dauzkat (3 urte eta 21 hilabetekoa) eta txikienak “PIPO” deitzen dizue, ez dakizute nolako poza sartzen zaio zuek ikustean edo zuen edozeintako abestiren bat entzutean. Etxetik alde batera dijoa beti abesten: “BELTZI GUAU,GUAU……..” eta orain hasi da ikasten AYO,AYO!!!.
Beno! txorixo planplonak ez ahaztu zuek bezalakorik ez daudela mundu osoan, horrela jarrai!!! ume guztiei eta gurasoei alaitasunez abordatzen.
Hodei, Eñaut eta Amets (amatxo pistatxo) gure partez txokolatezko muxu handiak bidaltzen dizuegu… Saio berrian ikusi arte.
2009ko Azaroak 30
kaixo baikote!gexan naiz.komentatu didate abenduak 20ean festa antolatuta duzuela zarautzen aspanovas elkartekoekin batera.Oso gustora joango nintzateke nire gurasoekin baina sarrerak non erosi jakin behar nuke lehenengo.Zuen erantzunaren zain geratzen naiz.milesker eta MAITE ZAITUZTEGU
2009ko Azaroak 30
Abenduak 20an Zarautzen eskainiko dugun saioa berezia izango da, Aspanovas elkartearen gonbitez baikoaz. Egun osoko festa izango da, eta gure ekanaldia arratsaldean izango da. Datorren astean izango duzue jaialdi honen berri gure webean.
2009ko Abenduak 10
Kaixo Lagunak,
bihar Markinara joango naiz zuek ikustera. Oso ondo pasako dugu elkarrekin, 6 Muxu haundi bat, bat Porrotxentzat, beste bat Mari Mototsi, beste bat Pirritxentzat eta beste bi Pirritxen umeentzako.
Gero arte saltxitxa sapore.
Paula.
2009ko Abenduak 14
Aupa lagunak,
Ondarrutik idaztetzuet kriston gogu dakatelako zeuei ikusteko datorren illak 4-an, nire herriko polikiroldegixan. Orduntxearte,
AGUR GUAPO ETA GUAPAK!!!!!!!!!!! ONENAK ZAZE!!!!!!!!!