Katxiporreta denda

Skip to Main Content »

Search Site

You're currently on:

Katxiporreta

Katxiporreta Koop. E.
Oria etorbidea 10, Brunet eraikina 5, E 4
20160 LASARTE-ORIA
Gipuzkoa
web@katxiporreta.com


Eskaera nola egin

Gure dendan barrena hainbat produktu ikusiko dituzu.
Produktu horiek aukeratutakoan, zure erosketa karrora gehituko dira.
Behin karroa beteta, “erosketa egin” botoiean klik eginda, zure datuak eskatuko zaizkizun pantaila berri bat irikiko zaizu. Erosketa egiten duzun lehen aldia bada, erregistratu egin beharko zara. Bestela, email kontua eta pasahitzarekin sartu ahal izango zara, eta eskaria lau pausoetan egin:

Fakturazio informazioa: Ordainketa egingo duenaren datuak sartu behar dira.

Bidalketa informazioa: Posible da fakturazio eta bidalketa helbide ezberdinak izatea.

Bidalketa modua: Bidalketa guztiak modu eta prezio berdinean (5 euro) egiten dira.

Ordainketa modua: Ordainketa egiteko bi modu ditugu dendan:

Txartelen bidezko online ordainketa: Kutxa eta Espainiar Aurrezki Kutxen Konfederazioaren (CECA) ordainketa pasarela erabiliaz.*

Diru sarrera/Transferentzia bidez honako kontu honetan: 2101 0041 03 0011563939

 Modu honetan ordaintzerakoan eskariaren zenbakia jartzea eskertuko genizuke.

Eskaeraren errebisioa: Datu guztiak ondo daudela eta eskaerako produktuak ziurtatu ondoren, eskaera egin behar duzu.

      
* Online ordainketa ziurra txartelak: Kreditu txartelen arabera, CECA ordainketa ziurreko sistemak txartelen jabeek baliozta dezaten behartzen ditu. Erabilitako sistemari buruzko dudarik bazenu, jarri kontaktuan zure bankuarekin

    

Bidalketa modua eta epeak

Eskaria ordaindu duzunetik, bi lanegun barru jasoko duzu eskaria etxean. Kontutan hartu, ordanketa transferentzi bidez egiten baduzu, azkarrago iritsiko zaizula ordainketa egin izana pailazoak@katxiporreta.com emailean adierazten badiguzu.

Datu pertsonalen pribatutasuna

Katxiporreta.com webguneak erabiltzaileen datu pertsonalak gordetzen ditu, eta datu hauen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialitatea segurtatzen ditu.
Era berean, datu hauen erabilera ez legala baizik eta leiala bermatzen du. Datu hauek, gainera, erabiltzaileak dituen zuzentze, ezabatze edo kontrakotasun eskubidearen menpe daude.
Erabiltzaileek baimena ematen diote Katxiporreta Koop.-i beraien datu pertsonalak modu automatizatuan erabiltzeko. Era berean, erabiltzaileek aukera dute Katxiporretarengana zuzentzekoa, lehen aipatutako zuzentze, ezabatze edo kontrakotasun eskubidea gauzatzeko. Email bidez pailazoak@katxiporreta.com edo posta korreo bidez Katxiporreta Koop. E. Oria etorbidea 10, Brunet eraikina 5, E 4 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) helbidean