Aitziber, Porrotx, Pirritx eta Amaia

Aitziber, Porrotx, Pirritx eta Amaia

Irudiotan ikus dezakezuenez, atzo, Azokaren irekiera egunean, gure lanak aurkezten izan ginen Durangon Pirritx eta Porrotx. Bide batez, gerturatu ziren haur eta gaztetxoekin argazkiak egin eta muxuak, besarkadak eta sinadurak banatu genituen. Hainbat komunikabidetako kazetariekin ere hitz egin ostean, 5 egunez pailazoon standean lanean ariko diren Aitziber eta Amaia neskatila pinpirin, jator eta langileak agurtu genituen. 

Gaur eguerdian Porrotx izango da Ahotsenean. Urtean zehar batzuk gehiago eta besteak gutxiago ikusten ditugun lagunekin (musikari, bertsolari, idazle…) elkartuko gara egunotan, eta lanak, ideiak, asmoak eta ametsak partekatuko ditugu. Motxilan liburu, disko, DVD eta CDrom batzuk sartuko ditugu, eta sabelean berriz, txorizo taloa!

Azoka dabil bolo-bolo komunikabide guztien ahotan eta egunkarietako paperetan. Gure argazkia eta aipua topatu ditugu Berrian.

Amaia eta Aitziber, pailazoon standean, irria aurpegian, alai lanean!

Amaia eta Aitziber, pailazoon standean, irria aurpegian, alai lanean!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.