Ikuskizun berria estreinatu genuenetik bi hilabete eskas igaro badira ere, ugariak dira bizipenak. Argi ikus dezakezue irudietan. Esker onez gara gugana hurbildu zareten irrizale guzti-guztiekin, eman diguzuen maitasunaz bihotzak gainezka ditugulako. Bi asteko oporraldiaren ostean, indarberriturik gatoz, herriz-herri zaleekin elkartu eta barre, kantu eta dantza egiteko gogoz.

10 erantzun

  1. amaiur(e)k dio:

    mila mila mila esker!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
    oso hunkigarria izan da, asko gustatu zitzaidan saioa, ta oso guapa atara nauzueeeeeeeeee. asko maite zaituztegu.
    Gora txori barrote ta altxaporrueeeeee!!!!! (aita ta ama bertan daude ta)
    MUXUTXUXXXX

  2. Josi(e)k dio:

    Kaixo, Pirritx, Porrotx, Marimo eta Xabiertxo!
    Nire semeek dagoeneko ez dute joan nahi izaten zuen ikuskizunetara, “handiak” egin direlako. Orain, Ken Zazpi, Kerobia, Escape, el Canto del loco eta horrelakoak entzuten dituzte, baina hau bezalako bideoak ikustean, nik oraindik zuekin emozionatzen jarraitzen dut! Seme-alabak handitu zaizkigun gurasoentzako saioak prestatzen hasi beharko zaretela iruditzen zait. Zer iruditzen zaizue ideia? Segi horrela lagunak! Gora Euskal Irria! Marrubizko muxuak denontzat!

  3. pirritx(e)k dio:

    Aupa, Josi maitea!
    Ez pentsa, bideo hauek gaztetxoentzat ez ezik, zaharragoentzat ere badira! Akaso handitzen garenean prestatuko dugu gurasoentsat espreski den ikuskizunen bat… MUAK!

  4. Nahia(e)k dio:

    Eta egunez egun irri gehiago sortzen dituzue! Eskerrik asko!

  5. IAKES ETA SHAIEL(e)k dio:

    ESKERRIK ASKO PIRITX,PORROTX ETA MARI MOTOTS

  6. KIMETZ(e)k dio:

    Kaixo Pirritx,
    zelan tripako pailazotxoak????
    kaixo Porrotx, txorizo planplona!
    Kaixo marimo! gure etxean tokia duzu parkean euria denean. Etorri bakiora!!!

  7. pirritx(e)k dio:

    Pirritxen bi pailazotzoak oraintxe saltoka ari dira, irteteko gogoz, nahiz oraindik goiz samar den, katxiporreta! Porrotxek dio zu txoriflauta maitagarria zarela! Marimo edozein egunetan agertuko da zuenean, halako eskaintzekin! Maite zaitugu, Kimetz! Gora Bakio!

  8. markel(e)k dio:

    kaixo Pirritx! zer moduz zure tripontziarekin?
    pentsatu dut,txupetea zuri ematea…beno,hobe bi ,zure ninientzat….lasarten berriz elkar ikusten dugunean emango dizkizut bale?muxu potolo bat
    markel

  9. pirritx(e)k dio:

    Eskerrik asko, Markel! Mutil handia egiten ari zarenaren seinale, jada txupeteak behar ez badituzu! Nik gustura hartuko ditut, laister jaioko diren bi pailazotxoentzat.
    Ez ahaztu izarretaraino eta piribuelta maite zaitugula!

  10. June(e)k dio:

    Kaixo Pirritx, Porrotx eta Marimots!!!!
    Txokolatezko eta marrubizko muxutxuak. Maite zaituztet ilargiraino eta txiribuelta……..

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.