2010eko Otsailaren 22an Elkartasun Marathoiaren 10. edizioa ospatuko dute Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, 34 urtetan bizirik dirauen gatazkarekiko nazioarteko kontzientziazioa eta mobilizazioa helburu. Honez gain, dirua biltzen da saharar errefuxiatuen giza-laguntza proiektuetarako. Aurtengo diru sarrerak Dahlako (Tindouf) errefuxiatu kanpamenduan gazteei zuzendutako jolas zentru bat eraikitzeko eta Saharar Futbol Liga Nazionalaren antolakuntzarako baliabideak lortzeko izango dira.
Aurreko urtean hainbat korrikalari euskaldunek hartu zuten parte, eta aurtengo asmoa 100 korrikalari batu eta Bilbotik hegazkin bat ateratzea da. Bidaia otsailaren 19tik 26ra bitartekoa izango da, eta 5, 10, 21 eta 42 km.ko distantzia duten lasterketak dituzte aukeran korrikalariek. Izen-ematea urtea amaitu aurretik egitea komeni da, nahiz azken eguna urtarrilaren 15a den, ondoko helbidean: www.blogak.com/saharamarathon. Bertan aurkituko duzue egitasmo honen inguruko informazio gehiago (eraman beharrekoak, elikadura, garbitasuna, prezioak…).
Honen inguran idatzi zuen atzo Berriak.
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2010ko Urtarrilak 4
Dagoeko baieztatua dago marathoirako hegazkina Loiutik irtengo dela. Kontuan izan oraindik ere izen emate epea zabalik dagoela urtarrilaren erdialderarte. Gure erronka betetzear da!