Yanaisa eta Maigred urrian etorri ziren Kubatik Euskal Herrira, pailazoon azken lanean parte hartu eta gure inguruak ezagutzera. Hamabost eguneko bidaia izan behar zuena hiru hilabeteko abentura bilakatu da. Irrien Lagunak diskoan bi kantutan parte hartu zuten ahots eta gitarraz, batean euskaraz gainera, bai ederki egin ere! Beste abestia Kuban grabatu zuten, eta gurean eman genizkion azken ukituak.

Hainbat kontzertutxo eskaini dute bi beltzaran maitagarriok egonaldia aprobetxatuz, eta horrez gain, pailazookin batera ibili dira saiorik saio Irrien Lagunak ikuskizun berrian haien doinua, goxotasuna, kolorea eta magia eskainiz.

Eskerrik asko, bikote, zuen irri zabala guganaino ekartzeagatik! Kubaraino eta buelta maite zaituztegu, katxiporreta!

2 erantzun

  1. Maider(e)k dio:

    Ze ondo pasa ditugu egun hauek Maigred eta yanaisarekin, a ze neska puxkak. Laister ikusiko gara berri, aupa neskak…..

  2. Nahia(e)k dio:

    Eskerrik asko eta laster arte bikote!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.