2004. urtea oso garrantzitsua izan zen pailazoontzat, ilargiraino joan baiginen guk geuk eraikitako espazio-ontzian! Film bat dirudi, ezta?… Bai ba, hala da eta! ‘Ilargiaren sekretua’ filmean parte hartu genuen, Hik Hasi Aldizkari Pedagogikoko lagunen gonbitez. Eta bost urteren ostean, berriro izan gara Ilargian, espedizio katalanean. Izan ere, Kataluniako lagunek, gure abenturaren berri izandakoan, filma katalan hizkuntzara egokitu eta bertako zinematan eskaini dute: ‘El secret de la lluna’ filmaren aurkezpena 2009ko udaberrian izan zen, Bartzelonako Euskal Etxean. Pirritx eta Porrotx katalanez hizketan eta kantari! Entzun eta ikusi!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.