Mari Domingi Olentzeroren lagun mina da. Aspaldian ezkutuan ibili da, mendiko beharretan eta baita ikazkin lanetan ere, eta askok ez dute ezagutzen, baina azken urteotan, hainbat lekutako Gabon gaueko Olentzeroren ibilaldian  eta agurretan beronen ondoan dabil bidelagun. Pailazook asko maite dugu Mari Domingi, eta berak ere biziki maite gaitu gu. Aurten Olentzero gurekin saiorik saio, herririk herri  dabilenez, Mari Domingiri eskatu dio zuek guztiak agurtzeko. Hona gure lagun mari matraka eta irrizalearen Eguberri-mezua, etxeko guztientzat!

7 erantzun

  1. Josi(e)k dio:

    “Olentzeroren bizilaguna”, “Olentzeroren laguntzailea”… ja, ja… ez izan gezurtia Mari Domingi! Edo, zer uste duzu, guk ez dakigula Olentzero eta zu “liatuta” zaudetela, ala? Bada bai, Euskal Herriko haur eta heldu guztiek dagoeneko badakigu zu eta Olentzero “izatezko bikotea” zaretela, beraz, katxondiflutxa gutxiago gurekin, ein? Nola dakigun hori? Bada, bideoan Olentzerok oparitutako soineko berriarekin agertzen zarelako eta gure inguruan mihi-luze asko dagoelako! Mari Domingi, Mari Domingiiiii!

  2. Ricar eta Maitane(e)k dio:

    Mari Domingiiiii
    Zarauzko Trinidade kaletikan ere pasa zaite ahaztu gabe, gu urte osoan izaten bait gara txintxoak!!!
    Besarkada bat zuri eta beste bat Olentzero tripontziari.

  3. Oneka, Axi eta Garazi(e)k dio:

    Oso ondo Mari Domingi!!!
    Zaindu zu eta zure ingurukoak. Gure etxean mokadutxoa prestatua utziko dugu, zu edo Olentzero indarberritu zaiztezten. Baina ez edan pattar gehiegi, astoa gidatu behar duzu eta……

  4. pirritx(e)k dio:

    Aupa, Mari Domingiren lagunak! Zer moduz portatu dira bera eta Olentzero? Astoa kili-kolo dago, erreumak jota, eta guk uste, datorren urtean, animalia mendian utzi eta monopatin gainean etorriko direla bi alprojatxo maitagarriak!

  5. ENAITZ eta MARKEL(e)k dio:

    Mila esker Mari Daiomingi eta Olentzero: oso opari politak ekarri dizkiguzue, baina aze tripakada egin zenutena gure etxeko turroi eta mazapanekin!!!!! baita edan ere!!!! astoa bezala zuek ere kili-koko. Aze hirukotea. Datorren urterarte MUAAAAAA

  6. pirritx(e)k dio:

    Kutxi-kutxi, Tolosako bihurri parea! Egia esan, nekatu ederra hartu genuen gabon gauean, baina sabela ere bete genuenez, lo mordo bat egin genuen, eta jada bizkortuta gaude! Nahi duzuenean erakutsiko dizuegu ze trebeak garen monopatinean, batez ere Mari Domingi, gona luzeak soinean izanda ere! Maite zaituztegu, kutxiflus!

  7. Jone, Nahia ta Asela(e)k dio:

    Kaixo Maridomingi!!!!

    7, 3 ta urte bateko hiru neskatilak gara, Turtzioz herrikoak, Bizkaiko azken txokoan.

    eskerrik asko jostailu pila bat bildu bait genuen eta dana Olentzeroari esker eta be maridomingiri!!!!!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.