Aspanovas Elkarteak (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak) MOBI-BIK EGUNA antolatu du Markel Irizar, Joseba eta Haimar Zubeldia txirrindulariekin eta pailazookin batera, Zarautzen, abenduaren 20rako, Zarauzko Udalaren laguntzaz eta hainbat kirol eta kultur mailako elkarte eta banakoren babes eta partehartzeaz.

Atzo festa egunaren aukezpenean elkartu ginen Aspanovaseko lagunak, Imanol Lasa (Zarauzko Turismo zinegotzia), Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko kiroletako kazetaria), Markel Irizar eta Haimar Zubeldia txirrindulariak eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots.

Mobi Bik Eguna elkartearen berri emateko eta haien egitasmoak aurrera eramateko dirua lortzeko antolatu du Aspanovasek, egun osoan zehar umorea izango delarik ardatz: Izan ere, umorea baita gaisotasunari aurre egiteko botikarik onena. Goizean bizikleta bira antolatu dute haurrentzat txirrindulari profesionalekin. Eguerdian bertsolariak, abesbatzak, Wazemank eta hainbat sorpresa izango dira. Arratsaldean ginkana-katxondeoa txirrindulari, arraunlari etabarrekin, eta amaitzeko, 17, 30etan pailazoon emanaldi berezia, hamaika gonbidatu kilikagarrirekin.

Bertara gonbidatu nahi zaituztegu guztiok, eta han ikusi ahal izango duzue tristurak eta pozak goxoagoak direla elkarrekin partekatzen ditugunean, eta betetzen goazen urteak baino, garrantzitsuagoak direla bizitzen ditugun abenturak. Hori erakusten digute guri eguneroko jardunean Aspanovaseko lagunek.

Honen inguruko informazio gehiago aurki dezakezue: Aspanovasen webean, EITBko Betizu atalean, Biciciclismo webeangara.net en eta eldiariovasco.com en, besteak beste.

 

GORA ASPANOVASEKO PIRATAK!

4 erantzun

  1. arantzazu arana(e)k dio:

    Kaixo

    Nik bi sarrera erosi ditut baina ez (ama, aita eta seme joateko)
    3 erosi beharko nituzke? Zalantza sortu zait, lagun batek komentatu zidan umearena ez zela ordaintzen, horrela da? edo beste sarrera bat gehiago erosi beharko nuke?

  2. pirritx(e)k dio:

    Kaixo, Arantzazu, gure irizpideen arabera, saioa ikustera doazenek ordaindu egiten dute (kotxe-kapotako haurrek ez, siesta goxoa egingo dute eta!). Hortaz, zuen haurra apur bat handitxoa bada, 3. sarrera eskuratu behar zenukete. Aupa Mobi Bik!

  3. gexan(e)k dio:

    Kaixo hirukote!!!abenduak 20ean zarautzen egongo naiz zuek ikusten baina egia esan eztakit zarautzen zein tokitan egongo zareten.Jakin oialumen oso ondo pasa genuela nire gurasoek eta nik.Urte t’erdiko pirata bat naiz eta eztakit sarrera ordaindu behar duten ala ez.Beste galdera bat:ze mozorro eraman dezaket 20ean?eta urtarrilaren 5ean Lezon?milesker denagatik eta ez ahaztu etxekoek maite zaituztegula
    muxu goxo bana

  4. gexan(e)k dio:

    aupa hirukote Gexan naiz berriz ere.azkenean lortu ditut zarautzerako sarrerak baina ahal bazue erantzun mozorroena ados!GORA EUSKAL HERRIA!!!!ez ahaztu maite zaituztegula!!!!!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.