Nahia, Nora eta Manex, Pirritx, Untxi-txiki eta Porrotx

Nahia, Nora eta Manex, Pirritx, Untxi-txiki eta Porrotx

Inauteriak pasa berri direnean, oso argazki politak ari gara jasotzen. Goikoa Nahia, Nora eta Manexen irudi kutxiflusa da. Gure lagun txiki handi-handiak dira eta hori dela eta Pirritxez eta Porrotxez  mozorrotu dira.  Nora ere Mari Mototsez jaztea zen haien asmoa, baina oso txikia da, beste batetan beharko du! Dena den, Marimok asko atsegin du untxiz mozorrotzea ere. Eskerrik asko, familia, bidalitako mezu politagatik!

Nara eta Nora, Marimo eta Maritriki

Nara eta Nora, Marimo eta Maritriki

Oreretatik bidalitako mezu superpolita jaso dugu emailean. Eskerrik asko, bene-benetan! Blogean ipini dugu, guztiek disfruta dezazuen. Honela kontatu digute Narak eta amatxo Norak:

“Parkeko lagun batzuk amatxori Marimotots deitzen diote (ileagatik eta irriagatik dela uste dut), eta berak Marimoren lehengusina dela esaten die: Maritriki, jijijiji! Eta hala ibiltzen gara, Maritrikik asmatutako istorioaz gozatzen… Bidalitako argazkitan Maritriki ere Mari Mototsez mozorroturik ageri da, jijijiji!

Marimoooo, inauterietan zurekin asko-asko akordatu gara. Gu ere txintxurriak garenez, aurten amatxori zure moduan jaztea bururatu zitzaion. Biak jantzi ginen zure antzera, argazkian ikus dezakezunez, jijijiji! Izugarri ongi pasa genuen etxean eta kalean abesten, dantzatzen eta jolasten. Milesker zure izaera on eta alaia hain modu goxoan emateagatik! Gainera, orain, jantzi polit hau dudalarik, askotan jazten dut etxekoekin jolasteko.

Aurrekoan izar bati Ximiko izena jarri genion… Ximiko goooxo eta bihurria. Oreretatik oso ongi ikusten da, baita Euskal Herriko, Kubako, Senegalgo  eta munduko edozein herrialde eta txokotik ere. Pila-pila maite zaituztegu! Ximikoraino joan eta bueltan maite zaituztegu!!! Lainoen gainetik ametsak daudenez, gauean hodeiek ikusten uzten ez badigute ere, Ximikon egingo dugu topo, beraz… gero arte!!! MuXuGoXua, Nara eta Nora”

Han goian dago Ximiko!

Han goian dago Ximiko!

Lizarrerria Polikiroldegian Irrien Lagunak elkartu ginen otsailak 10ean, pailazo eta zale, euskararen aldeko mezua zabaltzen. Porrotx, Pirritx, Marimotots eta gainontzeko lagunekin arratsalde pasa egitera haur eta heldu asko hurbildu zen eta oso pozik aritu ginen guztiak, Lizarrako Garean Eukaldunon Elkarteko lagunen aldizkari digitaleko bideoan ikus daitekeenez.

Porrotxi eginiko elkarrizketa ere polit askoa da!

Arg. GARA

Arg. GARA

Joan den astelehenean, prentsaurrean, Bilboko Konpartsek haien Inauterietako egitarauan parte hartzera gonbidatu zituzten herritarrak. Konpartsekin batera, otsailaren 13ko karrozen desfilean Txan Magoa, Gatillazo, El Mentón de Fogarty eta gu geu ere izango gara, Bilboko lagunen jai eredu arrakastatsuan gustura parte hartuz.

Oztopoak oztopo, Udalak ezarritako isun eta zangotrabak gaindituz, 2010eko Inauteriak alaiak, herrikoiak eta partehartzaileak izan daitezen egin dute apustu Bilboko 29 Konpartsek, Aste Nagusiaren ereduari jarraituz.

Balore positiboak bultzatu behar ditugu, mundu zuri-beltzetik koloretakora igarotzeko, Euskal Herrian eta munduan. Koloreak kalera atera behar ditugu, denon artean, Eukal Herrian beti hain garrantzitsua izan den auzolanean.

Honen inguruan udatzi zuen Agustin Goikoetxeak GARAn.

“Amonak errieta egiten dit tarteka, baina nik bihurrikeriak maite ditut” izenburua ezarri zion Zuberoa Iruburuk Mari Mototsi abenduan egindako elkarrizketari, Uribe Kostako UK aldizkarian.


Orrialdeak denera: 9«12345»...Last »