Gabonak joan dira eta urte zaharrari agur eta berriari kaixo esan diogu. Saiorik saio ibili ostean, aste pare batez oporretan izan gara pailazoak, baina bagatoz berriro ere! Danborrada, Santa Ageda, Ihauteriak… udaberrian ere etenik ez du irriak Euskal Herrian! Pozik bizi, lagunok! Gora Irrien Lagunak!
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2010ko Urtarrilak 16
Badator Ama Lurrari kasu egin eta esna dadin eskatzeko garaia. Horretarako euskaldunok milaka urtez lurra jo eta gauez sua piztu izan dugu, oraintxe ere egiten dugun moduan: Kaldereroak, Danborrada, Santa Eskea, Maxkaradak eta Inauteriak, besteak beste, ditugu horren seinale.. Euskaldunok pozik gaude eguna luzatzen hasi delako, kalean lagunekin izateko, jolasteko, hitz egiteko, gauzak partekatzeko… denbora gehiago izango dugulako.
2010ko Urtarrilak 16
Ongi etorri parranderoak!!!!! zuen saiora joateko prest gaude, beraz laister arteeeee! MUA
2010ko Urtarrilak 17
Oso pailazo eta pertsona onak zerate.
Oso ongi abesten duzue eta laister ikusiko gara elkar sarrerak garaiz hartzen baditugu. Espero dugu baietz
Asko maite zaituztegu
2010ko Urtarrilak 29
mila esker ain momentu politak pasa arazteagatik. Zuek gabe gure kotxe joan etorriak ez lirateke horren alaiak izango.muxu asko. Zuen lagunak Irati eta Udane.
2010ko Otsailak 1
Kaixo, Irati, Udane eta koadrila osoari! Gu ere oso gustura joaten gara zuekin kotxean, furgonetan, autobusean…
Maite zaituztegu, lagun kutxiflusak!
2010ko Maiatzak 2
Kaixo lagun maiteak. Zorionak pirritx, nere amatxok ere, tripotan nini bat dauka. Atarrabian ikusi zintuztegun eta oso ondo pasatu genuen. Eskerrikasko. Gogo asko baditut pirritx ikusteko. Txokolatezko muxu bat denoi. Zuen laguna Ugutz.