Uztailaren 14tik 27ra, kultur arloko hainbat ordezkarirekin batera, Palestinan izan zen Porrotx, bertako errealitatea hurbiletik ezagutu asmoz: Ezagutu, ezagututakoa maitatu eta era berean elkartasuna eskaini. Musikariak, bertsolariak, zinegileak, unibertsitateko irakasleak… guztiak arazoaren muinean murgilduak, herri bat sentitzera joanak. Bidaian,bilera eta hitzordu artean, leku egin zioten umoreari eta festari ere. Izan ere, palestinarrek pairatzen duten zapalkuntza eta errepresioaren aurrean, irribarrea baita bertara eraman daitekeen gauzarik politena.

Adinekoak eta haurrak harritu eta alaitu zituen Porrotxek erdi arabieraz egindako emanaldietan. Izan ere, haurrak mundu guztian berdintsuak baitira, eta sufritzera eta hain lotuta bizitzera ohitutako herri honek ere hori erakutsi die, familia kartzelan edo hila duten umeek jolasteko, amets egiteko eta irri egiteko gogoa dutela.

Honen inguruan gehiago jakiteko, sartu txintxarri aldizkarian eta irailaren 5eko Berrian.

Eskualdeko euskararen aldeko festa izango da igandean, irailak 19, Añanan (Araba). 11:00etan hasiko da jaia, eskulangileen azokarekin. Ondoren, haurrentzako herri kirolak eta Porrotxen eta Txan magoaren ikuskizunak izango dira, baita bertsolariak ere. 14:15ean, Añana Kantuz jaialdia egingo dute txistulari, trikitia eta txalaparta doinuez lagunduta. Añako eskualdean urtero iraila aldean ospatzen dute euskararen jaialdi hau,Euskara Añanan Mingainean” eta urtero herriz aldatzen dute. Ikastolen jai erraldoiekin alderatuta erromeria xumeagoa da, baina familian euskaraz igande pasa egiteko beti ederra.  Primerako plana gertutik ikusteko.

Familia ereduak etengabeko bilakaeran ari dira, bai Petra katuarena ere.

Familiak etengabeko bilakaeran ari dira, bai Petra katuarena ere.

Josu Imanol Unanuek familia ereduen aniztasunaz eta hauen bilakaeraz idatzi zuen Gaur8n. Pailazook azken urteotan hainbat elkarterekin elkarlanean landutako Familiak Milakolore proiektua aipatzen du bere gogoetan. Hona iruzkinaren mostratxo bat: “pailazo adimentsu batzuek aspaldi jarri zuten eredu berri batzuen jokoa, Porrotx eta bere lagunei esker, gure loba batek bere familiari buruzko lan bat egin zuenean ikastolarako, prest egon zen bere «lehengusina Petraren» argazkia gehitzeko, gero berak irribarretsu esan zuen modura: «Nik bakitaz nortzuk direzen neure familiakuek, eta Petrita, nahiz eta katue izan, zuen alaba eta neure lehengusinie da, ahal doten guztie egingo dot hori azaltzeko»”. Gure ingurua, guziona, asko aldatu denaz ohartarazten gaitu Josu Imanolek. Horretaz ohartzea eta garen modukoak garela onartzea guztion eskubideak defendatzea dela dio. Kontrakoa, aldiz, bakarrik geratzea.

Aupa, bugi-bugi! ARG.Kronika.

Aupa, bugi-bugi! ARG.Kronika.

Joan den igandean ederki ibili ginen Hernaniko umeekin. Kiroldegiko frontoia leporaino beteta, kantu eta dantza errepertorioari astindu galanta eman genion. Umeek lagunduta kantatu genituen. Lau Haizetara akordeoi taldearen eta AEK Euskaltegiaren aldeko festa izan zen igandekoa, eta Udal Musika Eskola zoriondu genuen bukaeran, aurten 25 urte bete dituena, zorionak zuri eta maite zaitut kantatuta. Kanta eta dantza saioaren ostean denentzat izan ziren muxuak, txokolatezkoak, marrubizkoak, txorizo-tortillazkoak, meloizkoak… Zaku bete muxurekin bueltatu ginen pailazoak etxera, katxiporreta! Astelehenean honen inguruan idatzi zuten Kronikan.

Martxan gara berriro ere!

Irailean hainbat saio eskainiko ditugu

Iepalatx! Atsedenaldiaren ostean indarrez gatoz berriro ere, gure lagunekin elkartzeko gogoz. Aupa ikasturte berria! Gora udazkena! Iraila amaiera arte saio batzuk eskainiko ditugu eta gero disko berria grabatuko dugu. Saio berria ere prestatzen ari gara, azaroan estreinatuko duguna. Sorpresaz betea datorkigu denboraldia, Pirritx agertokietara bueltatuko baita bere bi umetxoekin, Pupu eta Lorerekin. Eta lagun berri gehiago ere ezagutuko ditugu: Sendagilea, basozaina, Lagun txakurra… Guztiok gara Irrien Lagunak eta denok osatzen dugu Irrien Lagunen Kluba. Gehiago jakin nahi? Adi ba, datozen asteetan kontatuko dizkizuegun sekretuei! Eta bitartean, disfrutatu martxan dugun ‘Irrien Lagunak’ emanaldiarekin! Biba zuek!

Orrialdeak denera: 141234510...Azkena »