Aupa, agunok! Jo ta ke lanean dihardugu. Lau astetan hainbat lagunen bisita izan dugu, eta guztiek hartu dute parte gure altxor berrian. Aurreko batean irudi batzuk erakutsi genizkizuen, gaur gehiago.Txoko honetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu amets hau egi bilakatzen laguntzen ari zareten Irrien Lagun guztiei, esker mila eta milesker, muaka eta reketemuaka, katxiporreta!

2 erantzun

  1. Oreretatik...ek dio

    Kaixo hirukote! orain “bostkote”…

    Izugarria da egiten duzuen lana, milaka haurri irribarrea ateratzen diezue zuen abestiekin eta milaka guraso (eta irakasle nire kasuan) dantzan jartzen dituzue.

    Itzelak zarete. Jarraitu horrela!

    Irrikitan gaude ni eta nire 25 “deabrutxoak” zuen abesti berriak entzun eta haiekin dantzan hasteko,

    Muxu bat denoi eta Zorionak Pirritx!!!

  2. pirritxek dio

    Eskerrik asko! Halako mezu politekin oherakoan ere, nekatuta baina irribartsu lokartuko gara! MUAK!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.