Datorren maiatzaren 24an, ostirala, gaueko 22:00etan Tolosako Laskorain Ikastolako Sakramentinoen egoitzako patioan kontzertu paregabea izango dugu Bonberenea Txarangaren eta lagunen eskutik, Kilometroak 2013k antolatutako AHORA! Astearen egitarauaren barne.
Pailazooz gain, Zea Mays-ko Aiora, Doctor Deseo-ko Francis, Su Ta Gar-eko Aitor Gorosabel, Glaukoma-ko Juantxo eta Jokin, Humus-eko Natalia izango dira bertan. Sorpresaz betetako ikuskizuna eskainiko dugu guztion artean.
Sarrerak aldez aurretik 10€-an eta egunean bertan 12€-an dituzue eskuragai.
Salmenta puntuak honakoak dira: Ikastolako idazkaritzak, KMK13 denda, Bonberenea Gaztetxea, Denak, Orbela eta Meskal tabernak, Billabonan Amasa Okindegia, Beasainen Arrano taberna eta Hernanin Ekos taberna.
Anima zaitezte! Sentitu, pentsatu, AHORA!