Irrien lagunak saioa

Irrien festa mundialean pailazoak, lagun bihurri eta kilikagarriak eta gonbidatu bereziak bilduko gara. Partehartzea da oraingoan helburu: Pailazo zein zale, barre, kantu eta dantza ariko gara guztiok, disko berriko abesti batzuk, lehenagokoak eta herrikoiak tartekatuko ditugularik.
Pailazoez gain, Xabier Zabala musikaria eta Idoia Uralde kantaria oholtza gainean izango dira aurtengoan, zuzeneko musika eta ahotsa eskainiz. Urtarrila bitarte, gainera, Olentzero ere saiorik saio ibiliko da gurekin, baita Cubatik etorritako DĂșo Jade bikotea ere. Aurten Pirritxek ez du zuzenean gurekin herririk herri ibiltzerik izango, haurdun baitago, baina ez pentsa presente izango ez denik, ez horixe! Saioan zehar hainbat alditan konektatuko dugu berarekin bideo-konferentzia bidez.
Koloretako Euskal Irria maite dugulako, irri egin dezagun, etor zaitez gurekin, bildu gure festara!

Kontrataziorako jarri gurekin kontaktuan 943 368 404 edo 629 349 715 telefonoan.

Lortu hemen kartela tamaina handian.